Fisioterapia - Haltza Zentroa
15984
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15984,bridge-core-2.2,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-20.7,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-6.4.2,vc_responsive
Fisioterapia

Pediatriako Fisioterapiaren zeregina da “beraien garapenean atzerapen orokorra edota mugimenduaren asaldurak dituzten haurrak aholkatu, artatu eta zaintzea, baita fisioterapeuta adituen esku-hartzearen edota tresneria espezializatuaren bidez sendatu, kontrolatu edo arindu daitezken bestelako gaixotasun edo asalduretan laguntzea ere”:

  • Patologia edo disfuntzio neurologikoak dituzten umeak: Garun-paralisia, Arantza Bifidoa, gaixotasun neuromuskularrak, Traumatismoa kraneoenzefalikoak, Besoko Paralisi Obstetrikoa, Koordinazioaren nahasmenduak….
  • Patologia edo asaldura traumatologikoak: Sortzetiko Tortikolia, Aldaken Dislokazioa, Artrogriposia, Osteogenesi inperfektua, Oin ekino-baroak, Postura arazoak, Eskoliosia…
  • Arnas aparatuko patologia edo disfuntzioak: Fibrosi Kistikoa, Bronkiolitisa, Asma,…
  • Digestioaren Patologia edo disfuntzioak: Bularreko haurren kolikoak, haizeak, idorreria, errefluxua….
  • Askotariko asaldura edo disfuntzioak eragiten dituzten Sortzetiko Sindromeak: Down Sindromea, Prader-Willi Sindromea, Apert Sindromea, Rett Sindromea, Angelman Sindromea…
  • Haur prematuroak, pisu gutxikoak.
  • Hipotonia onberak dituzten haurrak
  • Inguruneko-faktoreengandik garapenean atzerapena duten haurrak edo atzerapen psikomotoreak